date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183707/euskaraldirako-akordioa-berritu-dute-nafarroako-gobernuak-eta-topaguneak.htm
Gizartea
Euskaraldirako akordioa berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako Nafarroako kontseilariak eta Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako zuzendariak izenpetu dute hitzarmena, gaur goizean. Euskaraldia eta antzeko egitasmoak «inoiz baino garrantzitsuagoak» direla nabarmendu du Ollok.
Euskaraldirako akordioa berritu dute Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako Nafarroako kontseilariak eta Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako zuzendariak izenpetu dute hitzarmena, gaur goizean. Euskaraldia eta antzeko egitasmoak «inoiz baino garrantzitsuagoak» direla na...
Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko EEP Euskararen Erakunde Publikoak ez ezik, Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko du Euskaraldian, eta hori adierazteko lankidetza hitzarmena berritu dute gaur goizean Iruñean. Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako zuzendariak eta Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko ...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183708/sarek-bizikleta-itzulia-egingo-du-uztailaren-23tik-25era.htm
Politika
Sarek bizikleta itzulia egingo du uztailaren 23tik 25era
Hirugarren urtez, bizikleta bira antolatu du Sarek. Koronabirusaren ondorioz, hiru egunera murriztu dute egitasmoa, aurten, eta hiru etapa independente izango ditu. Azken egunean, Hego Euskal Herriko lau espetxeetara egingo dute martxa.
Sarek bizikleta itzulia egingo du uztailaren 23tik 25era. Hirugarren urtez, bizikleta bira antolatu du Sarek. Koronabirusaren ondorioz, hiru egunera murriztu dute egitasmoa, aurten, eta hiru etapa independente izango ditu. Azken egunean, Hego Euskal Herriko lau espetxeetara egingo dute martxa.
Azken bi urteetan udako bizikleta itzulia antolatu du Sarek, eta aurten ere hala egin dute. Gaur goizean aurkeztu dute hirugarren bizikleta bira Bego Atxa eta Iñaxio Oiarzabal presoen eskubideen aldeko plataformako kideek. Uztailaren 23an Lekunberrin (Nafarroa) hasi, eta Hego Euskal Herriko lau espetxeetara egindako ma...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183709/herritarren-7792k-egin-dute-putinen-agintaldia-luzatzearen-alde.htm
Mundua
Herritarren %77,92k egin dute Putinen agintaldia luzatzearen alde
Konstituzioaren erreformak sei urteko bi agintaldiko muga ezartzen du presidentearentzat. Putinek, berez, 2024an amaituko luke berea, baina erreformarekin beste bi egin ahalko lituzke.
Herritarren %77,92k egin dute Putinen agintaldia luzatzearen alde. Konstituzioaren erreformak sei urteko bi agintaldiko muga ezartzen du presidentearentzat. Putinek, berez, 2024an amaituko luke berea, baina erreformarekin beste bi egin ahalko lituzke.
Ez da ezustekorik izan, eta Errusiako herritarren gehiengoak babestu du Vladimir Putin presidenteak bultzatutako Konstituzioaren erreforma. Boto guztiak zenbatuta, herritarren %77,92k egin dute erreformaren alde, eta %21,27k, aurka. Aldaketen arabera, presidenteak sei urteko bi agintaldi egin ditzake, gehienez. Putini...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183710/gutxienez-162-meatzari-hil-dira-myanmarren-luizi-batean.htm
Mundua
Gutxienez 162 meatzari hil dira Myanmarren, luizi batean
Agintariek azaldu dutenez, 304 metro inguruko muino bat erori da jade meategi baten gainean, eta ehunka izan daitezke hildakoak.
Gutxienez 162 meatzari hil dira Myanmarren, luizi batean. Agintariek azaldu dutenez, 304 metro inguruko muino bat erori da jade meategi baten gainean, eta ehunka izan daitezke hildakoak.
Hpakant eskualdean, Sate Mu herrian izan da luizia. Montzoiak eragindako euriteen ondorioz, 304 metro inguruko muino bat behera joan da, eta inguruko meategi batean lanean ari ziren 162 meatzari hil ditu. Agintariek ohartarazi dute, hala ere, ehunka izan daitezkeela lurpean harrapatutako meatzariak, eta litekeena dela ...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183711/astebeteko-greba-eginen-dute-ambuiberican-langileen-osasuna-berma-dadila-eskatzeko.htm
Gizartea
Astebeteko greba eginen dute Ambuiberican, langileen osasuna berma dadila eskatzeko
ELAk salatu du Lan Ikuskaritzak «behin eta berriz» abiatu dituela txostenak langileen osasunarekin eta arriskuen prebentzioekin lotuta, eta langileen aldeko ebazpenak eman dituela: «Bete ditzala exijitzen diogu». Uztailaren 20tik 27ra eginen dute greba. Anbulantziak publiko bihurtzeko eskatu diote Osasun Sailari.
Astebeteko greba eginen dute Ambuiberican, langileen osasuna berma dadila eskatzeko. ELAk salatu du Lan Ikuskaritzak «behin eta berriz» abiatu dituela txostenak langileen osasunarekin eta arriskuen prebentzioekin lotuta, eta langileen aldeko ebazpenak eman dituela: «Bete ditzala exijitzen diogu». Uztailaren 20tik 27ra ...
Anbulantzien sektorean lan egiten du Ambuiberica enpresak, eta hango langileek greba eginen dute uztailaren 20tik 27ra. Salatu dute, hain zuzen, enpresak «behin eta berriz» hautsi dituela arriskuen prebentzio arauak, eta nagusiei exijitu nahi diete Lan Ikuskaritzak emandako epaiak bete ditzatela. Ebazpenok langileen os...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183712/santano-asteartean-gertatutakoa-salbuespena-izan-da-eta-zoritxarrez-irudi-mediatiko-bilakatu-da.htm
Gizartea
Santano: «Asteartean gertatutakoa salbuespena izan da, eta, zoritxarrez, irudi mediatiko bilakatu da»
Ekainaren 30ean Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta tokian bertan grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu. Irungo bizilagun batek grabatutako bideoaren irudi bat.
Santano: «Asteartean gertatutakoa salbuespena izan da, eta, zoritxarrez, irudi mediatiko bilakatu da». Ekainaren 30ean Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta tokian bertan grabat...
Ekainaren 30ean (asteartea) Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta han grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu. Sare sozialetan sekulako hedapena izan du bideoak, eta auzota...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183713/miren-agur-meabek-irabazi-du-mikel-zarate-saria.htm
Kultura
Miren Agur Meabek irabazi du Mikel Zarate saria
'Itsasoaren atea' nobelarekin eskuratu du haur literaturako saria. Elkar argitaletxeak plazaratuko du.
Miren Agur Meabek irabazi du Mikel Zarate saria. 'Itsasoaren atea' nobelarekin eskuratu du haur literaturako saria. Elkar argitaletxeak plazaratuko du.
Miren Agur Meabek idatzitako Itsasoaren atea nobelak irabazi du 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du. Lezamako Udalak eta Elkar...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183714/grebara-joko-dute-siemens-gamesako-agoizko-langileek.htm
Ekonomia
Grebara joko dute Siemens Gamesako Agoizko langileek
Lantegiaren itxiera «deslokalizazio hutsa eta gogorra da», enpresa batzordearen arabera.
Grebara joko dute Siemens Gamesako Agoizko langileek. Lantegiaren itxiera «deslokalizazio hutsa eta gogorra da», enpresa batzordearen arabera.
Greba luze baten atarian dago Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesa lantegia. Multinazionalaren zuzendaritzak fabrika ixteko asmoa du ,eta han aritzen diren 239 langileak kaleratzekoa. Kontratu guztiak hausteko erregulazio espedientea eskatu du, eta datorren asteazkenean hasiko dira negoziazioak. Langileen ordezkariek irag...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183715/madurok-ezingo-du-erabili-venezuelak-ingalaterako-bankuan-duen-urrea.htm
Mundua
Madurok ezingo du erabili Venezuelak Ingalaterako Bankuan duen urrea
Londresko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Erresuma Batuarentzat Guaido dela egun Venezuelako «ordezkari zilegia» eta, beraz, hark duela Venezuelako Banku Zentralak Ingalaterrako Bankuan duen urrea kudeatzeko eskumena.
Madurok ezingo du erabili Venezuelak Ingalaterako Bankuan duen urrea. Londresko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Erresuma Batuarentzat Guaido dela egun Venezuelako «ordezkari zilegia» eta, beraz, hark duela Venezuelako Banku Zentralak Ingalaterrako Bankuan duen urrea kudeatzeko eskumena.
Maiatzean hasi zen gatazka: Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak izendatuta, Venezuelako Banku Zentraleko batzordeko buru Calixto Ortegak salaketa aurkeztu zuen Ingalaterrako Bankuaren aurka, hark atzera bota zuelako Banku Zentralak han zuen urre erreserbetatik 930 milioi dolar NBE Nazio Batuen Erakundeko funts bate...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183716/etxeko-langileek-gaur-kobratuko-dute-diru-laguntza.htm
Ekonomia
Etxeko langileek gaur kobratuko dute diru laguntza
Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, kudeaketa erreminta informatikoaren sorrerak eta garapenak eragin dute atzerapena.
Etxeko langileek gaur kobratuko dute diru laguntza. Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, kudeaketa erreminta informatikoaren sorrerak eta garapenak eragin dute atzerapena.
Eskaerak egiteko epea ireki eta bi hilabetera jasoko dute etxeko langileek Espainiako Gobernuak koronabirusaren krisiari aurre egiteko hitzeman zien diru laguntza. Etxeko langileek ez dute langabezia ordainsaririk jasotzeko eskubiderik, eta Lan Ministerioak lanik gabe gelditzen zirenei babesa emateko diru laguntza bat ...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183717/ospakizun-berezia-egoera-berezi-baterako.htm
Kirola
Ospakizun berezia, egoera berezi baterako
Erakundeek harrera egin diote ACB ligako txapeldunari, eta ateak itxita egin dute ekitaldia. Baskoniak iragarri du Ivanovicek beste urtebetez jarraituko duela.
Ospakizun berezia, egoera berezi baterako. Erakundeek harrera egin diote ACB ligako txapeldunari, eta ateak itxita egin dute ekitaldia. Baskoniak iragarri du Ivanovicek beste urtebetez jarraituko duela.
«Garaipen berezia izan da, oraingo egoera bezalaxe». Josean Kerejeta presidentearen hitzek ongi laburbiltzen dute Baskonian egunotan bizi izaten ari dena, taldeak garaipenaren biharamun gazian jarraitzen baitu. Izurritearen eraginez moldatutako liga txapelketa berezia irabazi berri du, baina ospakizunak ere halakoxeak ...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183718/altsasuko-gazteetako-hiru-hirugarren-gradura-aldatuko-dituzte.htm
Politika
Altsasuko gazteetako hiru hirugarren gradura aldatuko dituzte
Zaballako espetxeko funtzionarioek gaur jakinarazi diete gradu aldaketa Adur Ramirez de Aldari, Jokin Unamunori eta Oihan Arnanzi.
Altsasuko gazteetako hiru hirugarren gradura aldatuko dituzte. Zaballako espetxeko funtzionarioek gaur jakinarazi diete gradu aldaketa Adur Ramirez de Aldari, Jokin Unamunori eta Oihan Arnanzi.
Altsasuko gazteen gurasoek jakinarazi dutenez, Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz gazteak bihar hirugarren gradura pasatuko dira. Ondorioz, bihar bertan gradu horrek dauzkan onurak baliatu ahal izango dituzte. Hala jakinarazi diete Zaballako (Araba) espetxeko funtzionarioek gaur goizean. Urtarrilean s...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183719/beste-hamalau-positibo-eta-hiru-hildako-izan-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste hamalau positibo eta hiru hildako izan dira Hego Euskal Herrian
Murgak iragarri du neurriak areagotzea pentsatzen ari direla azken egunetan festa giroan ikusi diren jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero.
Beste hamalau positibo eta hiru hildako izan dira Hego Euskal Herrian. Murgak iragarri du neurriak areagotzea pentsatzen ari direla azken egunetan festa giroan ikusi diren jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero.
PCR probaren bidez hamalau positibo, eta hiru hildako; bat Araban, beste bat Gipuzkoan, lau Bizkaian eta zortzi Nafarroan. COVID-19ak datu horiek eragin ditu azken orduetan Hego Euskal Herrian. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, gainera, 566 pertsonari jarraipena egiten ari zaizkie Ar...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183720/puigdemontek-alderdi-bat-sortuko-du-uztailaren-25ean.htm
Mundua
Puigdemontek alderdi bat sortuko du uztailaren 25ean
Junts Per Catalunyan parte hartu duten eragileak bildu nahi ditu proiektu berrian. Sanchezek, Cominek, Turullek, Rullek, Fornek eta Puigek babestu dute, besteak beste.
Puigdemontek alderdi bat sortuko du uztailaren 25ean. Junts Per Catalunyan parte hartu duten eragileak bildu nahi ditu proiektu berrian. Sanchezek, Cominek, Turullek, Rullek, Fornek eta Puigek babestu dute, besteak beste.
Generalitateko presidente ohi Carles Puigdemontek alderdi baten sorrera iragarri du Twitter bidez. «JxC zeharkako erreminta bihurtzeko konpromisoa hartzen dugu, plurala, eraginkorra eta errepublika katalanaren eta pertsonen zerbitzura egongo dena. Hilaren 25ean elkarrekin bidea egiten hastera gonbidatzen zaitugu», adie...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183721/realak-bolada-txarra-eten-du-anoetan-espanyoli-irabazita.htm
Kirola
Realak bolada txarra eten du, Anoetan Espanyoli irabazita
Bisitariek sartu dute partidako lehen gola, aurreneko zatian, baina, bigarrengoan, Willian Josek eta Isakek egindako golek buelta eman diote emaitzari
Realak bolada txarra eten du, Anoetan Espanyoli irabazita. Bisitariek sartu dute partidako lehen gola, aurreneko zatian, baina, bigarrengoan, Willian Josek eta Isakek egindako golek buelta eman diote emaitzari
Realak bolada txarra eten du, eta burua altxatu. 2-1 irabazi dio gaur Espanyoli, Anoetan, eta, horri esker, lehen partida irabazi du lehiari berriro ekin zitzaionetik. Ia hiru aste eta bost jardunaldi behar izan ditu hori lortzeko. On egingo dio, beharra baitzuen, behar handia, jota baitzegoen, muturrekoak bata bestear...
2020-7-2
https://www.berria.eus/albisteak/183722/gorritxoek-nagusitasunez-irabazi-dute-derbia-ipuruan.htm
Kirola
Gorritxoek nagusitasunez irabazi dute derbia, Ipuruan
Nafarrak oso itxura lehiakorra emanda gailendu zaizkio Eibarri. Ruben Garciak egin ditu partidako bi golak.
Gorritxoek nagusitasunez irabazi dute derbia, Ipuruan. Nafarrak oso itxura lehiakorra emanda gailendu zaizkio Eibarri. Ruben Garciak egin ditu partidako bi golak.
Osasunaren ilusioa Eibarren beharra baino gehiago izan da gaur Ipuruan. Nafarrek jada poltsikoan zuten salbazioa, baina sasoia ahalik eta postu onenean bukatzeko anbizioa dute, eta horren erakusgarri izan da gaurko lehia. Itxura sendo eta lehiakorra eman dute, eta, hasi eta buka, gipuzkoarrak baino gehiago izan dira. M...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183750/espetxetik-atera-dira-arnanz-ramirez-de-alda-eta-unamuno.htm
Politika
Espetxetik atera dira Arnanz, Ramirez de Alda eta Unamuno
Atzo jakinarazi zieten hirugarren gradua ezarri dietela, eta, horri esker, espetxetik ateratzen hasi ahal izango dira. Espetxe kanpoan, Koldo Arnanz eta Antton Ramirez de Alda gurasoek nabarmendu dute «poz handia» dutela.
Espetxetik atera dira Arnanz, Ramirez de Alda eta Unamuno. Atzo jakinarazi zieten hirugarren gradua ezarri dietela, eta, horri esker, espetxetik ateratzen hasi ahal izango dira. Espetxe kanpoan, Koldo Arnanz eta Antton Ramirez de Alda gurasoek nabarmendu dute «poz handia» dutela.
Zaballako (Araba) espetxeko ateak zeharkatu dituzte Oihan Arnanzek, Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok. Hirugarren graduan dira gaurtik, eta, izango dituzten espetxe onuren artean, kartzelatik atera ahal izango dira. Gaur dute lehen eguna, eta 09:15 aldera irten dira Zaballako espetxetik. Han, zain zituzten senid...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/183751/ezagutzaren-herria-bergara.htm
albisteak
Ezagutzaren herria, Bergara
Zientziaren sorleku izateaz gain, Bergarak ondare artistiko eta monumental paregabea du. Herriko jauregien eta lorategien artean paseo ederrak egin daitezke, eta ikusitakoarekin liluratu eta gozatu.
Ezagutzaren herria, Bergara. Zientziaren sorleku izateaz gain, Bergarak ondare artistiko eta monumental paregabea du. Herriko jauregien eta lorategien artean paseo ederrak egin daitezke, eta ikusitakoarekin liluratu eta gozatu.
Ezagutzaren herria da Bergara. Zientzia egitasmo garrantzitsuak bultzatu izan dira han historian. Horren guztiaren berri jakinarazten du Laboratorium museoak. Besteak beste, Bergaran egon zen Errege Seminarioaren nondik norakoak azaltzen ditu, eta Elhuyar anaiek wolframa nola isolatu zuten azaltzen dute seminarioko ber...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183752/jean-castex-izango-da-frantziako-lehen-ministro-berria.htm
Mundua
Jean Castex izango da Frantziako lehen ministro berria
Edouard Philippek gobernu osoaren dimisioa aurkeztu du. Apiriletik arduratu da Castex konfinamendutik ateratzeko neurriak kudeatzeaz.
Jean Castex izango da Frantziako lehen ministro berria. Edouard Philippek gobernu osoaren dimisioa aurkeztu du. Apiriletik arduratu da Castex konfinamendutik ateratzeko neurriak kudeatzeaz.
Le Havreko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu zuenean zabaldu ziren zurrumurruak baieztatu ditu Edouard Phillippe lehen ministroak, Emmanuel Macron presidenteari gobernuaren dimisioa aurkeztuz. Philippe ez zegoen eroso gobernuburu karguan, eta hala adierazi zuen udal hauteskundeetarako kanpainan: «Alkatetzara zenbat et...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183753/justizia-auzitegi-nagusiak-ebatzi-du-osakidetzak-arriskuan-jarri-dituela-langileak.htm
Gizartea
Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak
Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».
Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak. Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena,...
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Sozialeko Aretoak ebatzi du Osakidetzak ez zuela bete lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun krisian. Erabaki du langileek beren burua babesteko ekipamendurik ez izateak «lan arrisku larria eta berehalakoa» eragin ziela haien osasun...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183754/khaxoggiren-hilketa-argitzeko-epaiketa-hasi-dute-istanbulen.htm
Mundua
Khaxoggiren hilketa argitzeko epaiketa hasi dute Istanbulen
Turkiak hogei lagun inputatu ditu kazetari saudiarabiarraren hilketagatik. Akusatuak ez dira epaiketan izango.
Khaxoggiren hilketa argitzeko epaiketa hasi dute Istanbulen. Turkiak hogei lagun inputatu ditu kazetari saudiarabiarraren hilketagatik. Akusatuak ez dira epaiketan izango.
Istanbulen hasi dute Jamal Khaxoggi kazetari saudiarabiarraren hilketa argitzea helburu duen epaiketa. Orotara hogei dira auzipetuak, baina haietatik bakar bat ere ez da eseriko akusatuen aulkian, nahiz eta Istanbulgo Fiskaltzak haien aurkako atxilotze aginduak aurkeztu. 2018ko urriaren 2an, Khaxoggi Saudi Arabiaren I...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183755/kooperatibek-beren-eredua-aldarrikatu-dute-krisitik-azkarrago-ateratzeko.htm
Ekonomia
Kooperatibek beren eredua aldarrikatu dute krisitik azkarrago ateratzeko
Kooperatibismoaren balioak «giltzarri» dira, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluarentzat, betiere enpresa eredu iraunkor bat lortzeko.
Kooperatibek beren eredua aldarrikatu dute krisitik azkarrago ateratzeko. Kooperatibismoaren balioak «giltzarri» dira, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluarentzat, betiere enpresa eredu iraunkor bat lortzeko.
«Interkooperazioa, autogestioa eta elkartasuna», horiek dira euskal kooperatiben artean nagusitzen diren balioak, EKGK Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluak esplikatu duenez, gaur Konfekoop Euskadiko kooperatiben konfederazioarekin batera egindako agerraldian. Kooperatibismoaren Nazioarteko Eguna da bihar, eta euskal ...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183756/ozon-kawase-vinterberg-eta-bartasen-filmak-lehiatuko-dira-zinemaldian.htm
Kultura
Ozon, Kawase, Vinterberg eta Bartasen filmak lehiatuko dira Zinemaldian
Sail Ofizialean izango diren lehen sei filmen berri eman du jaialdiak. Dea Kulumbegashvili eta Takuma Sato zuzendarien lanak ere ikusi ahalko dira 68. edizioan.
Ozon, Kawase, Vinterberg eta Bartasen filmak lehiatuko dira Zinemaldian. Sail Ofizialean izango diren lehen sei filmen berri eman du jaialdiak. Dea Kulumbegashvili eta Takuma Sato zuzendarien lanak ere ikusi ahalko dira 68. edizioan.
Heldu dira Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioko Sail Ofiziala osatuko duten pelikula multzoaren lehen fotogramak. Lehian izango diren sei zuzendariren izenak aurreratu dituzte antolatzaileek, eta egile ezagunak daude tartean. Iragarri dutenez, Sharunas Bartas, Naomi Kawase, François Ozon eta Thomas Vinterberg zinemagi...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183757/herritarrek-maskara-jantzita-eman-beharko-dute-botoa-eusko-legebiltzarrerako-hauteskundeetan.htm
Gizartea
Herritarrek maskara jantzita eman beharko dute botoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Identifikatzeko garaian, mahaiko kideek ezingo dute boto emaileen NA eskuan hartu. Erroldatuen %7,3k eskatu dute botoa posta bidez ematea.
Herritarrek maskara jantzita eman beharko dute botoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Identifikatzeko garaian, mahaiko kideek ezingo dute boto emaileen NA eskuan hartu. Erroldatuen %7,3k eskatu dute botoa posta bidez ematea.
Maskara erabiltzea, tartea zaintzea eta eskuak garbitzea. Horiek izango dira uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bete beharko diren neurri nagusiak. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman ditu azalpenak gaur goizean. Gainera, aholkatu du botoa etxet...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183758/guuk-puntu-berri-bat-telekomunikazioen-euskal-merkatuan.htm
Ekonomia
Guuk, puntu berri bat telekomunikazioen euskal merkatuan
Hego Euskal Herrian egingo du lan, eta telefonia mugikorra eta zuntz optikoa eskaintzen du. Masmovil eta Dominion dira bazkideak.
Guuk, puntu berri bat telekomunikazioen euskal merkatuan. Hego Euskal Herrian egingo du lan, eta telefonia mugikorra eta zuntz optikoa eskaintzen du. Masmovil eta Dominion dira bazkideak.
«Hemen eta hemengo pertsonentzat eginiko eskaintza da gurea», horrela aurkeztu du bere burua Guuk telekomunikazio euskal operadore berriak. Hego Euskal Herrian bakarrik lan egin egingo duen konpainia bat da, eta 115 saltoki fisiko izango ditu, horietatik lau propioak, bana lurralde bakoitzeko hiriburuan. Telefonia mugi...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183759/19-milioi-euroko-laguntza-osatu-dute-eep-eta-jaurlaritzak.htm
Gizartea
1,9 milioi euroko laguntza osatu dute EEP eta Jaurlaritzak
Hitzarmena berritu dute Beñat Arrabit eta Miren Dobaranek euskararen arloan ari diren eragileak diruz laguntzeko. Pandemia dela eta, datorren urterako hizkuntza politikarako funtsa atxikitzea erronkatzat jo dute.
1,9 milioi euroko laguntza osatu dute EEP eta Jaurlaritzak. Hitzarmena berritu dute Beñat Arrabit eta Miren Dobaranek euskararen arloan ari diren eragileak diruz laguntzeko. Pandemia dela eta, datorren urterako hizkuntza politikarako funtsa atxikitzea erronkatzat jo dute.
Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak 1.930.000 euroko funtsa osatu dute Ipar Euskal Herrian euskalgintzan ari diren erakunde eta elkarteak laguntzeko. EEPk 1.530.000 euroko ekarpena egin du; Jaurlaritzak 400.000 eurokoa. 2007an hasi zuten partaidetza, eta, Miren Dobaran Jaurlaritzako Hizkuntza Politikak...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183760/marixol-iparragirre-askatzeko-eskatu-dute-dozenaka-herritarrek.htm
Politika
Marixol Iparragirre askatzeko eskatu dute dozenaka herritarrek
Uztailaren 8an eta 9an epaituko dute Eskoriatzako presoa, Espainian. Gogoratu dute «ezinbesteko ekarpena» egin zuela Iparragirrek Euskal Herria «bake bidean» jartzeko, eta ez lukeela preso behar. Hamasei urte daramatza Iparragirrek kartzelan.
Marixol Iparragirre askatzeko eskatu dute dozenaka herritarrek. Uztailaren 8an eta 9an epaituko dute Eskoriatzako presoa, Espainian. Gogoratu dute «ezinbesteko ekarpena» egin zuela Iparragirrek Euskal Herria «bake bidean» jartzeko, eta ez lukeela preso behar. Hamasei urte daramatza Iparragirrek kartzelan.
Marixol Iparragirrek jarri zion ahotsa duela jada bi urte baino gehiago ETAk bere burua desegiteko erabakia iragartzeko kaleratu zuen agiriari, eta dozenaka euskal herritarrek adierazi dute «ezinbesteko ekarpena» egin diola Euskal Herria «bake bidean» jartzeko prozesuari. «Beharbada, ez diote jardun hori barkatu nahi i...
2020-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/183761/zientzia-eta-artea-su-eztitan.htm
Bizigiro
Zientzia eta artea su eztitan
Zientzia egunero erabiltzen dute puntako jatetxeetan; besteak beste, jakien testurak sortzeko. Sukaldaritzaren eta zientziaren arteko harremana, baina, hori baino gehiago da. Eneko Atxaren eta Eneko Axperen ustez, klima aldaketari aurre egiteko balioko du bi diziplinen uztarketak.
Zientzia eta artea su eztitan. Zientzia egunero erabiltzen dute puntako jatetxeetan; besteak beste, jakien testurak sortzeko. Sukaldaritzaren eta zientziaren arteko harremana, baina, hori baino gehiago da. Eneko Atxaren eta Eneko Axperen ustez, klima aldaketari aurre egiteko balioko du bi diziplinen uztarketak.
Lanean hasteko ordua du batek. Ordenagailua itzali eta ohean sartzekoa besteak. Elkarrizketarako ordua jartzea zaildu du elkarrizketatuak kontinente berean ez egoteak, baina erronkari ilusioz heldu diote biek ala biek. Piztu dute kamera. 09:00ak dira Euskal Herrian. «Ni prest nago hasteko, nahi duzuenean», esan du Enek...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183762/martin-villa-epaitzeko-eskatuko-dute-german-rodriguezen-omenaldian.htm
Politika
Martin Villa epaitzeko eskatuko dute German Rodriguezen omenaldian
78ko Sanferminak Gogoan taldeak dei egin du uztailaren 8rako, 11:00etatik 13:00etara, krabelin gorriak jartzeko Rodriguez hil zuteneko tokian den hilarrian.
Martin Villa epaitzeko eskatuko dute German Rodriguezen omenaldian. 78ko Sanferminak Gogoan taldeak dei egin du uztailaren 8rako, 11:00etatik 13:00etara, krabelin gorriak jartzeko Rodriguez hil zuteneko tokian den hilarrian.
Pandemiaren eta azken hilabeteotako konfinamenduaren eraginez, aurrez antolatuak zituen egitasmoak bertan behera utzi ditu 78ko Sanferminak Gogoan taldeak, baina uztailaren 8ko ekitaldiari eutsiko dio, modu berezian bada ere. 42 urte beteko dira orduko polizia armatuek German Rodriguez hil zutenetik, eta, aurten, astea...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183763/eneko-axpe.htm
Eneko Axpe
Eneko Axpe.
Eneko Axpe Iza fisikan doktorea da. EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Cambridgeko Unibertsitatean lan egin ostean, AEBetara joan zen. 2018tik NASA agentzian lan egiten du, eta Marie Curie Postdoctoral Fellow postuan ari da Stanford Unibertsitatean ere. Mu...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183764/eneko-atxa.htm
Eneko Atxa
Eneko Atxa.
Eneko Atxa Azurmendi Euskal Herriko punta-puntako sukaldarietako bat da, eta Larrabetzuko Azurmendi jatetxearen jabea. Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Hainbat jatetxetan egin du lan: besteak beste, Baserri Maitean, Zaldua erretegian, Galdakaoko Andra Marin, Martin Berasategiren jatetxean, Andoni Luis Adurizen M...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183765/saldoko-zazpigarrena.htm
Bizigiro
Saldoko zazpigarrena
SARS-CoV-2a ikertzen ari da E. Doktorea, Iruñean entzierroak eta zezenketak egiten dituzten bitartean. Hori du hizpide Nerea Baldaren narrazioak. Entzierroa hasi aurretik San Domingoko aldapan egiten duten kantua irudikatu du Oihane Txokarrok.
Saldoko zazpigarrena. SARS-CoV-2a ikertzen ari da E. Doktorea, Iruñean entzierroak eta zezenketak egiten dituzten bitartean. Hori du hizpide Nerea Baldaren narrazioak. Entzierroa hasi aurretik San Domingoko aldapan egiten duten kantua irudikatu du Oihane Txokarrok.
Urdailean ozenago sentitu ditu taupadak eskortetako pasabidean aurrera egin ahala. Sakon hartu du arnasa, gorotz eta hezetasun lurrin sarkorrak sudurzuloak ireki dizkio, bihotza kitzikatu. Animalia usaina. Ongi doa dena, ez du oraindik usaimena erabat galdu. Begirada lurrerantz makurturik egin du bidea, begiratzeko une...
2020-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/183766/ulertzen.htm
Kultura
Ulertzen?
Elgoibar (Gipuzkoa), 1989. Erraiak nobela argitaratu zuen 2014an, Elkar editorialarekin, 2012ko Igartza Saria jaso ostean. Argitaletxe berarekin argitaratu zuen bere bigarren nobela ere, Azala erre, 2018an. Itzultzaile da ikasketaz, eta David Foster Wallace, Angela Davis eta Eva Illouzen lanak euskaratu ditu, besteak b...
Ulertzen?. Elgoibar (Gipuzkoa), 1989. Erraiak nobela argitaratu zuen 2014an, Elkar editorialarekin, 2012ko Igartza Saria jaso ostean. Argitaletxe berarekin argitaratu zuen bere bigarren nobela ere, Azala erre, 2018an. Itzultzaile da ikasketaz, eta David Foster Wallace, Angela Davis eta Eva Illouzen lanak euskaratu ditu...
Ez da bakarrik desira eraikuntza bat dela; kontua da nola eraikitzen den desira gu guztiongan, hau da, zer esan nahi duen, zer dakarren desira eraikuntza bat izateak. Zaila da azaltzen ez dela halako gauza abstraktu bat. Esaten dugu desira eraikuntza bat dela eta ondorioz ezarrita dagoela zer eta nola desiratu behar du...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183767/hamahiru-positibo-izan-dira-azken-orduetan-baina-ez-da-beste-inor-hil.htm
Gizartea
Hamahiru positibo izan dira azken orduetan, baina ez da beste inor hil
Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak esan du agerraldiak «ia kontrolatuta» daudela, baina «ardura kolektiboa eta indibiduala» eskatu du.
Hamahiru positibo izan dira azken orduetan, baina ez da beste inor hil. Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak esan du agerraldiak «ia kontrolatuta» daudela, baina «ardura kolektiboa eta indibiduala» eskatu du.
Beste hamahiru kasu baieztatu dituzte PCR proben bidez azken orduetan, baina ez da izan hildako gehiago, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak iragarri dutenez. Zehazki, lau kasu izan dira Bizkaian —denak Bilbon—, hiru Araban —hirurak Gasteizen—, hiru Gipuzkoan —bi Orion eta bat Lizartzan— eta beste hiru Nafarro...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183768/basoko-langile-bat-hil-da-muxikan.htm
Ekonomia
Basoko langile bat hil da Muxikan
Gorozikako mendi batean basoa garbitzen ari zen langile bat da, Bizkaian.
Basoko langile bat hil da Muxikan. Gorozikako mendi batean basoa garbitzen ari zen langile bat da, Bizkaian.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Efe agentziari esan diotenez, 14:30ean larrialdi deia jaso du SOS Deiak zerbitzuak. Osasun zerbitzuak ez ezik, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat ere inguratu dira baso lanetan ari ziren Gorozikako mendi bateraino. Berandu, ordea, iritsi direnerako l...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183769/san-jose-eta-benati-babesa-azaldu-diete.htm
Kirola
San Jose eta Beñati babesa azaldu diete
Bi futbol jokalariek mehatxuak eta irainak jaso dituzte azken egunetan, agiri bat euskara hutsez argitaratzeagatik. Gu Ere Bai plataformak bi jokalarien jokabidea eta euskararekiko konpromisoa eskertu ditu.
San Jose eta Beñati babesa azaldu diete. Bi futbol jokalariek mehatxuak eta irainak jaso dituzte azken egunetan, agiri bat euskara hutsez argitaratzeagatik. Gu Ere Bai plataformak bi jokalarien jokabidea eta euskararekiko konpromisoa eskertu ditu.
«Kirola euskaraz bizi nahi dugu, bizi gara eta jarraituko dugu horretan». Gu Ere Bai plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute San Mames atarian, Mikel San Jose eta Beñat Etxebarria Athleticeko jokalariei babesa azaltzeko. Bi jokalariek mehatxuak eta irainak jaso dituzte azken egunetan, astelehenean sare sozialeta...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183770/kae-eta-ete-ligetan-lehen-estropadako-irteera-ordena-zozkatu-dute.htm
Kirola
KAE eta ETE ligetan, lehen estropadako irteera ordena zozkatu dute
Uztailaren 11n hasiko dira hiru liga horiek Pasaiako erlojupekoarekin.
KAE eta ETE ligetan, lehen estropadako irteera ordena zozkatu dute. Uztailaren 11n hasiko dira hiru liga horiek Pasaiako erlojupekoarekin.
Uztailaren 11n hasiko dira KAE ligetako bi mailak eta ETE liga, eta gaur egin dute Pasaiako estropada horietako irteera zozketa. Erlojuaren aurka ariko dira traineruak. Lanak burutzen lehendabizikoak KAE 2koak izango dira, 17:00etan hasiko baitira arraunean. Ondoren, 18:15ean, emakumezkoen txanda izango da, eta azkenik...
2020-7-3
https://www.berria.eus/albisteak/183771/ertzaintzak-bi-lagun-atxilotu-ditu-voxen-ekitaldi-baten-aurkako-protestetan.htm
Politika
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Voxen ekitaldi baten aurkako protestetan
Donostiako Loiola auzoan antifaxistei oldartu zaizkie ertzainak.
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Voxen ekitaldi baten aurkako protestetan. Donostiako Loiola auzoan antifaxistei oldartu zaizkie ertzainak.
Iragarri baino minutu batzuk lehenago hasi da Voxen Loiolako mitina. Ertzaintzak auzoko sarbide gehienak itxi eta hesitu ditu, segurtasun neurri zorrotzekin. Latsarien plazaren inguruetan bizi diren bizilagunek oihuekin eta zaratekin hartu dituzte Vox alderdiko kideak, Javier Ortega Smith Voxeko idazkari nagusia buru z...
2020-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/183804/koronabirusaren-lehen-kolpea-euskal-herrian-2152-hildako-lau-hilabetean.htm
Gizartea
Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean
Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hemezortzi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.
Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean. Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hemez...
Martxoaren hasieratik ekainaren 30era, BERRIAk egunero berritu ditu grafiko interaktibo hauek, erakusteko koronabirusaren pandemia zer-nolako eragina izaten ari zen Euskal Herrian eta Munduan, eta jakiteko zein zen momentu bakoitzeko egoera. Lau hilabete izan dira, otsailaren 28ko gauean Euskal Herriko lehendabiziko bi...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183808/jean-rene-etxegarai-baionako-auzapez-izendatu-dute.htm
Politika
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez izendatu dute
45 hautetsietatik 38 kontseilarik bozkatu dute. 35ek Etxegarairen alde egin dute, eta hiruk zuri bozkatu dute. Etxetoren zerrendak ez du parte hartu.
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez izendatu dute. 45 hautetsietatik 38 kontseilarik bozkatu dute. 35ek Etxegarairen alde egin dute, eta hiruk zuri bozkatu dute. Etxetoren zerrendak ez du parte hartu.
Baionan ezohiko kontseilua egin dute gaur, Herriko Etxe berria osatzeko. Herriko bozen bigarren itzulian, Jean Rene Etxegarai zentro-eskuineko hautagaiak 1.027 bozen aldea atera zion Henri Etxeto sozialistari, eta beste legealdi batez izango da auzapez. Etxetoren oposizioko taldeak ez du parte hartu gaurko bozketan; be...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183809/kataluniako-gobernuak-konfinamendua-ezarri-die-200000-herritarri.htm
Mundua
Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri
Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.
Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri. Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.
Quim Torra Kataluniako gobernuburuak presazko bilera bat egin du Procicateko batzorde teknikoarekin, eta erabaki dute Lleidako Segria eskualdea ixtea 12:00etatik aurrera, koronabirus kasuen kopurua asko igo delako azkenaldian. Herritarrek 16:00ak arte izango dute eskualdetik irteteko edo hara sartzeko aukera. «Gobernua...
2020-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/183810/elefantearena.htm
Bizigiro
Elefantearena
Elefante batek zirkutik eskapu egin du sanferminetan, eta zuri-gorriz jantzitako karriketan barrena dabil Ander Perezen testuan. Haren narrazioan oinarriturik, elefante bat irudikatu du Txema Estebanek Gazteluko plazan sekulako txikizioa egiten.
Elefantearena. Elefante batek zirkutik eskapu egin du sanferminetan, eta zuri-gorriz jantzitako karriketan barrena dabil Ander Perezen testuan. Haren narrazioan oinarriturik, elefante bat irudikatu du Txema Estebanek Gazteluko plazan sekulako txikizioa egiten.
Hauteskunde bezperakoaren gisako telebista eztabaidan baleude, «arduragabe anderea, ezin al duzue onartu sanferminik ez dela eta urte batean ez ospatzeagatik ez dela ezer pasatuko?», esanen lioke kuadrillakide batek ondoko atrileko kuadrillakideari, eta publiko arteko txalo batzuk piztu, eta «oi jaun arduratsu gorena»,...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183811/ezohiko-denboraldia-martxan.htm
Kirola
Ezohiko denboraldia martxan
Hasi da 1 Formulako denboraldi berria, Spielbergen. Ezohiko Munduko Txapelketa izango da aurtengoa: COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta antolatzaileek neurri zorrotzak ezarri baitituzte.
Ezohiko denboraldia martxan. Hasi da 1 Formulako denboraldi berria, Spielbergen. Ezohiko Munduko Txapelketa izango da aurtengoa: COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta antolatzaileek neurri zorrotzak ezarri baitituzte.
Spielbergo (Austria) Red Bull Ring zirkuituan martxan da 1 Formulako Munduko Txapelketa. Martxoan zen hastekoa Australian, baina, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, bertan behera geratu zen. Oraingoz, txapelketako lehen zortzi lasterketak non jokatuko diren zehaztuta daude: Europan egingo dira zortziak...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183812/baskoniak-rokas-giedraitis-fitxatu-du-eta-bilbo-basketek-alex-reyes.htm
Kirola
Baskoniak Rokas Giedraitis fitxatu du, eta Bilbo Basketek Alex Reyes
Bi taldeen aurreneko fitxaketak dira datorren sasoirako. Biek jokatzen dute hegaleko postuan. Lituaniarra Alba Berlinetik dator, eta espainiarra Oviedotik.
Baskoniak Rokas Giedraitis fitxatu du, eta Bilbo Basketek Alex Reyes. Bi taldeen aurreneko fitxaketak dira datorren sasoirako. Biek jokatzen dute hegaleko postuan. Lituaniarra Alba Berlinetik dator, eta espainiarra Oviedotik.
Kirolbet Baskoniak Rokas Giedraitis hegaleko lituniarra fitxatu du hiru denboralditarako. 28 urte beteko ditu abuztuan, eta Alba Berlinen aritu da azken bi sasoietan. Denboraldi honetan, Euroligan, 13,8 puntu sartu ditu batez beste, 4 errebote hartu, eta 14,7ko balorazioa lortu du. AlbaBerlineko saskiratzailerik onena ...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183813/hondarribia-eta-orio-azkarrenak-corunako-lehen-jardunaldian.htm
Kirola
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian
Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak bihar erabakiko dira. Gizonezkoetan, 1,90 segundo daude Hondarribia eta Santurtziren artean, eta emakumezkoetan, lau aurretik da Orio Donostiarraren aldean.
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian. Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak bihar erabakiko dira. Gizonezkoetan, 1,90 segundo daude Hondarribia eta Santurtziren artean, eta emakumezkoetan, lau aurretik da Orio Donostiarraren aldean.
Datua baino ez da, eta gaur hasi den Eusko Label ligan zer gertatuko den azaltzeko ez du balio, goiz delako, baina Coruñako(Galizia) estropadan gertatu denak badu antzik Malagan(Espainia) 2015ean jazo zenarekin: gaur, eta duela bost urteko ekainaren 28an, Hondarribia garaile. Orduko hartan, hasi bezala amaitu zen liga,...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183814/hildako-bat-eta-15-kutsatu-gehiago-izan-dira-datu-ofizialen-arabera.htm
Gizartea
Hildako bat eta 15 kutsatu gehiago izan dira, datu ofizialen arabera
Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du Nekane Murga Jaurlaritzaren Osasun sailburuak. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute Bilbon.
Hildako bat eta 15 kutsatu gehiago izan dira, datu ofizialen arabera. Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du Nekane Murga Jaurlaritzaren Osasun sailburuak. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute Bilbon.
Hamabost kasu baieztatu dituzte azken orduetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Nekane Murga Osasun sailburuak gaur iragarri duenez. Zehazki, lau kasu atzeman dituzte Araban —guztiak Gasteizen—, bost Bizkaian —lau Bilbon eta bat Getxon— eta sei Gipuzkoan —lau Orion, bat Donostian eta bat Ordizian—. Horiez gain, 68 kasu er...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183815/ehunka-lagunek-agertu-diote-babesa-mikel-barriosi-itsasun-eta-irunean.htm
Politika
Ehunka lagunek agertu diote babesa Mikel Barriosi, Itsasun eta Iruñean
Iragan ekainaren 29tik dago preso Mikel Barrios, Mont de Marsanen. Bestetik, Espainiako Gobernuari sakabanaketa amai dezan eskatzeko 200 lagun elkartu dira Iruñeko Gaztelu plazan, Salhaketak, Sarek, Etxerat-ek eta Altsasuko Gurasoek deituta.
Ehunka lagunek agertu diote babesa Mikel Barriosi, Itsasun eta Iruñean. Iragan ekainaren 29tik dago preso Mikel Barrios, Mont de Marsanen. Bestetik, Espainiako Gobernuari sakabanaketa amai dezan eskatzeko 200 lagun elkartu dira Iruñeko Gaztelu plazan, Salhaketak, Sarek, Etxerat-ek eta Altsasuko Gurasoek deituta.
Mikel Barrios sostengatzeko bi agerraldi egin dituzte Euskal Herri osoan; bata Iruñeko Arrosadia auzoan, eta bestea Itsasun (Lapurdi). Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Mikel Barriosi ekainaren 23an, eta Frantzian egoteko debekua izanen du hamar urtez. Hilaren 29an sartu zuten Mont de Marsango...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183816/egia-zor-digute-informazioa.htm
Gizartea
"Egia zor digute, informazioa"
Zaldibar Argitu-k deituta manifestazioa egin dute Eibarren, eta erantzukizunak eskatu dituzte
"Egia zor digute, informazioa". Zaldibar Argitu-k deituta manifestazioa egin dute Eibarren, eta erantzukizunak eskatu dituzte
Eibarko (Gipuzkoa) Untzaga plazatik abiatuta, Zaldibar Argitu herri plataformak deitutako manifestaziora bildutakoek isilik egin dituzte lehen metroak, pauso lasaiean. Mobilizazioaren buruan, bi pertsona Joaquin Beltranen silueta irudikatzen duen kartelari eutsiz, eta beste pertsona bat, gauza bera egiten, Alberto Solo...
2020-7-4
https://www.berria.eus/albisteak/183817/egoera-gero-eta-estuago.htm
Kirola
Egoera gero eta estuago
Alavesek eskura zuen puntua galdu du Valladoliden, eta korapilatu egin zaio mailari eusteko borroka
Egoera gero eta estuago. Alavesek eskura zuen puntua galdu du Valladoliden, eta korapilatu egin zaio mailari eusteko borroka
87. minutura arte balio handiko puntua zuen Alavesek eskuan. Salbaziorako funtsezkoa. Valladolid ere konforme zen berdinketarekin. Partidaren isla zen 0-0ekoa. Geldikako jokaldi batean ez bazen, nekez alda zitekeen emaitza. Arabarren zoritxarrerako hala gertatu da. Gaizki zaindutako falta batean, Joaquinek gola sartu d...
2020-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/183859/zubietan-gizon-bat-hil-da-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Zubietan gizon bat hil da auto batek harrapatuta
Foruzainek uste dute ibilgailu matxuratu bat mugitzen laguntzen ari zela autoak kontrola galdu eta harrapatu egin duela.
Zubietan gizon bat hil da auto batek harrapatuta. Foruzainek uste dute ibilgailu matxuratu bat mugitzen laguntzen ari zela autoak kontrola galdu eta harrapatu egin duela.
Doneztebeko (Nafarroa) 56 urteko gizon bat hil egin da goizaldean NA-170 errepidean, Zubieta (Nafarroa) parean. Foruzainak gertatutakoa ikertzen ari dira. Antza, beste bi pertsonarekin zegoen, eta auto bat mugitzen saiatzen ari ziren. Foruzainek azaldu dutenaren arabera, Irungo (Gipuzkoa) pertsona bat autoa gidatzen a...
2020-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/183860/urkulluk-bozkatzera-deitu-du-menditik-krisiaren-gailur-zaila-gainditzeko.htm
Politika
Urkulluk bozkatzera deitu du menditik, krisiaren «gailur zaila» gainditzeko
Otegik boto «aurrerakoi, subiranista eta antifaxista» guztiak bildu nahi ditu, EH Bildu delako «ezustekoa eman dezakeen» alderdi bakarra. Sanchezek «autogobernu transbertsal» baten beharra nabarmendu du Bilbon.
Urkulluk bozkatzera deitu du menditik, krisiaren «gailur zaila» gainditzeko. Otegik boto «aurrerakoi, subiranista eta antifaxista» guztiak bildu nahi ditu, EH Bildu delako «ezustekoa eman dezakeen» alderdi bakarra. Sanchezek «autogobernu transbertsal» baten beharra nabarmendu du Bilbon.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria eta hauteskundeetarako EAJren hautagaia Zaldiaran mendira (Araba) igo da gaur kanpainako ekitaldia egitera. Leixuri Arrizabalaga alderdi horren Bizkaiko zerrendaburua Serantesen izan da, eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoakoa, Ernion. Menditik eskatu dute «herritar ask...
2020-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/183861/gosea-baretu-ezinda.htm
Kirola
Gosea baretu ezinda
Athleticek ezin izan du Real Madril garaitu, eta esku hutsik geratu da zurien aurka jokatu duen partidan. Sergio Ramosek bigarren zatian sartu du bisitarien gola, penaltiz.
Gosea baretu ezinda. Athleticek ezin izan du Real Madril garaitu, eta esku hutsik geratu da zurien aurka jokatu duen partidan. Sergio Ramosek bigarren zatian sartu du bisitarien gola, penaltiz.
Liga irabazteko kolpea jo nahi zuen Real Madrilek, eta Athleticek ezin izan du hura saihestu. Zuri-gorriek galdu egin dute txapelketako liderraren aurka (0-1), eta haien saiakerek ez dute saririk jaso. Gaizka Garitanoren taldeak ez du amore eman neurketa osoan, baina Sergio Ramosek 73. minutuan egin duen gola nahikoa i...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183862/ordizian-eginiko-900-testetatik-10-aztertuta-denek-negatibo-eman-dute.htm
Gizartea
Ordizian eginiko 900 testetatik %10 aztertuta, denek negatibo eman dute
Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada, eta ilara luzea sortu da horretarako jarritako gunean. Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu gaur hastekoak ziren udalekuak, eta Ordiziako EH Bilduk, kanpaina.
Ordizian eginiko 900 testetatik %10 aztertuta, denek negatibo eman dute. Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada, eta ilara luzea sortu da horretarako jarritako gunean. Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu gaur hastekoak ziren udaleku...
Jakin-mina eta kezka dira nagusi gaur arratsaldean Ordizian (Gipuzkoa). PCR probak modu masiboan egiten hasi dira goizean herrian, larunbatean Etxezarreta kaleko Sarri tabernan COVID-19 foku bat atzeman zela eta: oraingoz zazpi dira positiboak, eta ehun pertsona inguru haiekin kontaktu zuzena izan dutenak. Udalak larun...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183863/juan-ramon-lopez-muniz-alaveseko-entrenatzaile.htm
Kirola
Juan Ramon Lopez Muñiz Alaveseko entrenatzaile
Gasteizko klubak bota egin du Asier Garitano, azken zazpi partidetatik sei galdu ostean. Lopez Muñiz izango da entrenatzailea azken lau jardunaldietan.
Juan Ramon Lopez Muñiz Alaveseko entrenatzaile. Gasteizko klubak bota egin du Asier Garitano, azken zazpi partidetatik sei galdu ostean. Lopez Muñiz izango da entrenatzailea azken lau jardunaldietan.
Alaves futbol taldeak Asier Garitano entrenatzaile kargutik kendu zuen atzo arratsaldean, eta Juan Ramon Lopez Muñiz izango da haren ordezkoa txapelketa amaitzeko falta diren lau jardunaldietan. Espainiako Liga berriro hasi zenetik, bolada oso txarrean da Gasteizko taldea, eta Bigarren Mailara jaisteko postuetatik sei...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183864/luis-abinaderrek-irabazi-ditu-dominikar-errepublikako-hauteskundeak.htm
Mundua
Luis Abinaderrek irabazi ditu Dominikar Errepublikako hauteskundeak
Oposizioko hautagaiak botoen %53 eskuratu ditu, eta Gonzalo Castillok garaipena aitortu dio.
Luis Abinaderrek irabazi ditu Dominikar Errepublikako hauteskundeak. Oposizioko hautagaiak botoen %53 eskuratu ditu, eta Gonzalo Castillok garaipena aitortu dio.
Boto kontaketa amaitu gabe dagoela, Gonzalo Castillo PLDko hautagaiak aitortu egin dio garaipena Luis Abinader PRM oposizioko hautagaiari. Dominikar Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten atzo, eta 2004. urtetik agintean izan den alderdiak, Dominikar Askapenerako Alderdiak (PLD), galdu egin du. Alb...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183865/ennio-morricone-konpositorea-hil-da.htm
Kultura
Ennio Morricone konpositorea hil da
91 urterekin hil da, erorita eginiko lesioen ondorioz. Mundu mailako zinema zuzendari entzutetsuenekin egin zuen lan eta, besteak beste, bi Oscar sari irabazi zituen.
Ennio Morricone konpositorea hil da. 91 urterekin hil da, erorita eginiko lesioen ondorioz. Mundu mailako zinema zuzendari entzutetsuenekin egin zuen lan eta, besteak beste, bi Oscar sari irabazi zituen.
Hain justu, zinemaren itzaleko aldean izan da izar Ennio Morricone musikagilea (Erroma, 1928-2000). Guztira, 500 film ingururentzako sortu du musika, bere emazte Maria Traviarekin batera, eta, gainera, lan ezagunez beteta dago zerrenda ezin luzeago hori. Hark onduak dira, besteak beste, Cinema Paradiso; The Good, the B...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183866/autobus-gidari-bat-hil-edo-bizi-dago-baionan-eraso-bat-jasan-ostean.htm
Gizartea
Autobus gidari bat hil edo bizi dago Baionan, eraso bat jasan ostean
Atzo arratsaldean eraso zioten, eta jipoitu egin zuten. Sindikatuek lanuztera deitu dute, eta autobus zerbitzu guzia geldirik dago gaur goizetik.
Autobus gidari bat hil edo bizi dago Baionan, eraso bat jasan ostean. Atzo arratsaldean eraso zioten, eta jipoitu egin zuten. Sindikatuek lanuztera deitu dute, eta autobus zerbitzu guzia geldirik dago gaur goizetik.
Chronoplus sareko autobusak geldirik dira gaur goizetik, atzo arratsaldean autobus gidari batek eraso bat pairatu zuela eta. Orain arte zabaldutako informazioen arabera, 50 urte inguruko gizonari kolpeka eraso zioten. Larri eraman zuten gidaria osagarri zerbitzuek, eta haren bizia arriskuan dagoela zabaldu dute. France...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183867/hdzk-irabazi-ditu-legebiltzarrerako-bozak-agintean-den-alderdiak.htm
Mundua
HDZk irabazi ditu legebiltzarrerako bozak, agintean den alderdiak
Andrej Plenkovicen alderdiak gobernua osatzeko babesa lortu beharko du orain. Kontserbadoreak babesteko prest agertu da eskuin muturra, betiere Plenkovicen hautagaitza erretiratzen badute.
HDZk irabazi ditu legebiltzarrerako bozak, agintean den alderdiak. Andrej Plenkovicen alderdiak gobernua osatzeko babesa lortu beharko du orain. Kontserbadoreak babesteko prest agertu da eskuin muturra, betiere Plenkovicen hautagaitza erretiratzen badute.
Parlamentuko 151 eserlekutatik 66 eskuratu zituen atzo Andrej Plenkovic jarduneko lehen ministroaren HDZ Kroaziako Batasun Demokratikoak alderdiak. Bigaren tokian geratu zen Restart ezkerreko koalizioa, sozialdemokratak buru dituena, 41 diputaturekin; eta hirugarren eskuin muturreko DP Mugimendu Abertzalea, 16rekin. H...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183868/hil-egin-da-joan-den-astean-gasteizen-istripua-izandako-langilea.htm
Ekonomia
Hil egin da joan den astean Gasteizen istripua izandako langilea
Kamioi baten atoitik erori zen, eraikuntza lanetan ari zela.
Hil egin da joan den astean Gasteizen istripua izandako langilea. Kamioi baten atoitik erori zen, eraikuntza lanetan ari zela.
CCOOk emandako azalpenen arabera, langilea erietxean zegoen, ekainaren 29an Gasteizen istripua izan ondoren. Kamioi baten atoitik erori zen, eta oso zauri larriak egin zituen. Langilea Madrilgo Izobex Construcciones enpresakoa zen, eta Adania eraikuntza enpresa azpikontratatu zuen, Gasteizko udalerriko Aretxabaleta he...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183869/ezohiko-selektibitatea-hasi-dute-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-12594-ikaslek.htm
Gizartea
Ezohiko selektibitatea hasi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.594 ikaslek
EHUko campusetan ez ezik, BECen eta Eibarko eta Gasteizko ikastetxe batzuetan ere egingo dituzte azterketak.
Ezohiko selektibitatea hasi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.594 ikaslek. EHUko campusetan ez ezik, BECen eta Eibarko eta Gasteizko ikastetxe batzuetan ere egingo dituzte azterketak.
Hasi dute koronabirusak baldintzatutako selektibitatea 12.594 ikaslek —11.758 Batxilergokoak eta 836 Lanbide Heziketakoak—. EHUk jakinarazi duenez, iaz baino %8,6 ikasle gehiago aurkeztuko dira. Bizkaian egingo dituzte gehienek (6.180) azterketak, eta ikasle gutxiago izango dira Gipuzkoan (4.594) eta Araban (1.776). Hi...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183870/juanenea-eta-endika-finalerako-sailkatu-dira-goikoetxea-va-eta-barrenetxea-iva-berriz-kanpoan-geratu-dira.htm
Kirola
Juanenea eta Endika finalerako sailkatu dira; Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a, berriz, kanpoan geratu dira
Sailkapena ez da mugitu azken jardunaldian, eta Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri ariko dira finalerdian.
Juanenea eta Endika finalerako sailkatu dira; Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a, berriz, kanpoan geratu dira. Sailkapena ez da mugitu azken jardunaldian, eta Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri ariko dira finalerdian.
50. Urteurrenaren Txapelketako ligaxka amaitu da, eta sailkapena ez zen mugitu hirugarren eta azken jardunaldian. Beraz, Juanenea eta Endika finalera sartu dira, lehenengo postua lortuta, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kalean geratu dira, nahiz eta azken jardunaldian euren partida irabazi. Ansa II-Larrañaga et...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183871/bestarik-gabeko-sanferminak.htm
Bizigiro
Bestarik gabeko sanferminak
Ezohiko itxura du gaur eguerdian Iruñeko Udaletxe plazak. Herritar gutxi dabiltza kalean; poliziaren presentzia, ordea, handia da.
Bestarik gabeko sanferminak. Ezohiko itxura du gaur eguerdian Iruñeko Udaletxe plazak. Herritar gutxi dabiltza kalean; poliziaren presentzia, ordea, handia da.
Urteko egunik berezienetakoa izaten da uztailaren 6a iruindar anitzentzat. Goizean goizetik betetzen dira karrikak zuri-gorriz jantzitako herritarrez, eta12:00etako txupinazoarekin batera pizten da jaia. Aurtengo uztailaren 6a, ordea, berezia eta ezberdina izango da. Apirilaren 21ean jakinarazi zuen udalak koronabirusa...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183872/desgaitasunak-dituztenen-eskubideak-ez-murrizteko-eskatu-die-elkartean-ek-alderdiei.htm
Gizartea
Desgaitasunak dituztenen eskubideak ez murrizteko eskatu die Elkartean-ek alderdiei
Bide orri bat prestatu dute alderdiei helarazteko.
Desgaitasunak dituztenen eskubideak ez murrizteko eskatu die Elkartean-ek alderdiei. Bide orri bat prestatu dute alderdiei helarazteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Desgaitasuna Duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzaileak txosten bat prestatu du urritasunen bat dutenen eskubideen inguruan. Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei helarazi die 28 puntuz osaturiko idazki hori. Bide orri modura sortu dute txostena...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183873/urkullurentzat-autogobernua-eta-independentzia-lotzea-desfasatuta-dago.htm
Politika
Urkullurentzat, autogobernua eta independentzia lotzea «desfasatuta» dago
Iglesiasek Elkarrekin Podemosen, EH Bilduren eta PSEren arteko akordioa aldarrikatu du, EAJ Eusko Jaurlaritzatik ateratzeko asmoz.
Urkullurentzat, autogobernua eta independentzia lotzea «desfasatuta» dago. Iglesiasek Elkarrekin Podemosen, EH Bilduren eta PSEren arteko akordioa aldarrikatu du, EAJ Eusko Jaurlaritzatik ateratzeko asmoz.
Igandeko bozak gero eta gertuago daude, eta azken txanpari ekitaldi garrantzitsu batzuekin ekin diote hainbat alderdik. Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta kargu horretan jarraitzeko EAJren hautagai Iñigo Urkulluk mezu argia bidali die enpresariei. Karguan segitzen badu, ez dute «beldurrik» izan beharko «independentzia...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183874/arabak-pixka-bat-hobetu-du-zerga-bilketaren-aurreikuspena.htm
Ekonomia
Arabak «pixka bat» hobetu du zerga bilketaren aurreikuspena
Diputazioak uste du bilketan esperotako jaitsiera uste baino apalagoa izango dela. Hortaz, aurrekontua 82 milioi txikitu beharko du erakundeak, eta ez 100 milioi, hasieran kalkulatu bezala.
Arabak «pixka bat» hobetu du zerga bilketaren aurreikuspena. Diputazioak uste du bilketan esperotako jaitsiera uste baino apalagoa izango dela. Hortaz, aurrekontua 82 milioi txikitu beharko du erakundeak, eta ez 100 milioi, hasieran kalkulatu bezala.
Zenbaki gorrienak ere ez dira horren gorriak Araban, diputazioak «pixka bat» hobetu baitu zerga bilketaren aurreikuspena. Bilketan esperotako jaitsiera krisiaren hasieran kalkulatutakoa baino apalagoa izango da azkenean. Hala iragarri du Ramiro Gonzalezek gaur goizean Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Zehazki, e...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183875/galizian-a-marina-eskualdea-itxi-dute-hainbat-positibo-atzeman-ondoren.htm
Mundua
Galizian, A Mariña eskualdea itxi dute hainbat positibo atzeman ondoren
Xuntak ez du baztertzen bost eguneko berrogeialdia luzatzea. Azken astean ehun kasu baieztatu dituzte.
Galizian, A Mariña eskualdea itxi dute hainbat positibo atzeman ondoren. Xuntak ez du baztertzen bost eguneko berrogeialdia luzatzea. Azken astean ehun kasu baieztatu dituzte.
Galiziako Lugo probintzian, neurri bereziak hartu dituzte A Mariña inguruan, koronabirus kasuak nabarmen ugaritu direla eta. Besteak beste, eskualdea itxi egin dute bost egunez, eta hainbat udalek debekatu egin dute plaza eta parkeetan ibiltzea. Gainera, Xuntako Osasun kontseilari Jesus Vazquez Almuiñak ez du baztertze...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183876/zortzi-foku-nagusi-izan-dira-ekainetik-euskal-herrian.htm
Gizartea
Zortzi foku nagusi izan dira ekainetik Euskal Herrian
Zortzi foku nagusi izan dira ekainetik Euskal Herrian.
Konfinamendua arintzen hasi zenetik, zortzi foku nagusi sortu dira Euskal Herrian. Ordiziakoa izan da azkenekoa. Kutsatze kate gehienak eten dituzte, eta denak kontrolpean dauzkatela esana dute agintariek. Ordiziakoarekin dago kezka, oraindik ez delako argitu noraino zabaldu den. Hauek dira kasuak: Oriokoa Azkeneko a...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183877/gasteizko-udalak-gardelegiko-zabortegiko-suteak-ikertuko-ditu.htm
Gizartea
Gasteizko Udalak Gardelegiko zabortegiko suteak ikertuko ditu
Aste honetan bi sute piztu dira zabortegian, eta Gasteizko Udalak suteen nondik norakoak ikertuko ditu.
Gasteizko Udalak Gardelegiko zabortegiko suteak ikertuko ditu. Aste honetan bi sute piztu dira zabortegian, eta Gasteizko Udalak suteen nondik norakoak ikertuko ditu.
Sute bat piztu zen atzo Gardelegiko zabortegian, Gasteizen. Aste honetan piztu den bigarren sutea izan da, eta Gasteizko Udalak suteak nahita piztutakoak izan diren aztertuko du. Izan ere, udaleko iturriek adierazi dutenez, bi suteak «oso antzekoak, denboran oso jarraituak eta kointzidentzia handikoak» izan dira. Gard...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183878/gaur-600-pertsona-inguruk-egingo-dute-pcr-proba-ordizian-eta-beasainen.htm
Gizartea
Gaur 600 pertsona inguruk egingo dute PCR proba Ordizian eta Beasainen
Agerraldia atzeman duten Ordiziako Etxezarreta kalean ibili direnei eskatu diete 943 007 635 telefono zenbakira deitzeko ordiziarrak badira, eta 900 20 30 50 zenbakira deitu beharko dute bertakoak ez direnek
Gaur 600 pertsona inguruk egingo dute PCR proba Ordizian eta Beasainen. Agerraldia atzeman duten Ordiziako Etxezarreta kalean ibili direnei eskatu diete 943 007 635 telefono zenbakira deitzeko ordiziarrak badira, eta 900 20 30 50 zenbakira deitu beharko dute bertakoak ez direnek
COVID-19ak Ordizian (Gipuzkoa) izandako agerraldia zabaldu ez dadin, 600 pertsona inguruk —500 baino gehiagok Ordizian eta 75ek Beasainen (Gipuzkoa)— egingo dute gaur PCR proba. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Osakidetzaren kalkuluen arabera, gaur 750 proba egin ahal izango zaizkie aztertutako erem...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183879/txirrindulari-bat-hil-da-irrisarri-landen-bizikletatik-erorita.htm
Gizartea
Txirrindulari bat hil da Irrisarri Landen, bizikletatik erorita
Atzo eguerdian izan zen istripua, eta unean bertan hil zen txirrindularia. Parkeko zuzendaritzak dolumina helarazi dio sendiari, eta nabarmendu dute «protokolo guztiak bete direla».
Txirrindulari bat hil da Irrisarri Landen, bizikletatik erorita. Atzo eguerdian izan zen istripua, eta unean bertan hil zen txirrindularia. Parkeko zuzendaritzak dolumina helarazi dio sendiari, eta nabarmendu dute «protokolo guztiak bete direla».
51 urteko Errenteriako gizonezko bat hil zen atzo Igantziko (Nafarroa) Irrisarri Land parkean bizikletatik erorita. Atzo eguerdian izan zen ezbeharra, parkeko instalazioetan. Istripua izandako tokira bertaratu ziren inguruko medikuak eta helikoptero bat, baina ezin izan zuten deus egin gizonaren bizitza salbatzeko. Aut...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183880/salatu-dute-euskara-zerbitzua-kinka-larrian-dagoela-hezkuntza-sailaren-erabakiak-direla-medio.htm
Gizartea
Salatu dute euskara zerbitzua «kinka larrian» dagoela Hezkuntza Sailaren erabakiak direla medio
Eusko Jaurlaritzak erabaki du bertan behera utziko dituela euskal girotze barnetegiak eta Iralek irakasleei lanorduetan ematen zizkien ikastaroak. Bertako langileek atzera egiteko eskatu diote Hezkuntza Sailari.
Salatu dute euskara zerbitzua «kinka larrian» dagoela Hezkuntza Sailaren erabakiak direla medio. Eusko Jaurlaritzak erabaki du bertan behera utziko dituela euskal girotze barnetegiak eta Iralek irakasleei lanorduetan ematen zizkien ikastaroak. Bertako langileek atzera egiteko eskatu diote Hezkuntza Sailari.
«Euskara zerbitzua kinka larrian dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartutako azken erabakien ondorioz». Salaketa hori egin dute Iraleko eta Euskal girotze barnetegietako langileek, gaur goizean egin dute elkarretaratzean. BERRIAk aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utziko ditu irakasleentzako l...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183881/kontsumobidek-maskara-saltokiak-aztertuko-ditu.htm
Gizartea
Kontsumobidek maskara saltokiak aztertuko ditu
Kontsumobidek maskara saltokiak aztertuko ditu.
Kontsumobide maskarak saltzen dituzten saltokiak aztertzen hasiko da. Norbera babesteko ekipamendurako (NBE) FFP1, FFP2, FFP3 maskarak eta maskara kirurgikoak aztertuko ditu. Uztailaren 7an hasi eta 31ra arte arituko da. Ikuskapen kanpainaren helburua da aztertzea ea berme guztiak betetzen dituzten produktuen etiketek ...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183882/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-sexu-abusuak-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu abusuak egotzita
Ertzaintzak atxilotu zuen gizona larunbatean, adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu abusuak egotzita. Ertzaintzak atxilotu zuen gizona larunbatean, adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizen adingabe bati sexu abusuak egitea leporatuta. Atxiloketa larunbatean izan zen, eta gaur goizean utzi dute gizonezkoa epailearen esku. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Efe berri agentziari adierazi dio ez dutela zehaztu ustezko erasotzailearen eta biktimaren artean ahaid...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183883/italiak-eta-maltak-ateak-itxi-dizkie-zamaontzi-batean-dauden-52-migratzaileri.htm
Mundua
Italiak eta Maltak ateak itxi dizkie zamaontzi batean dauden 52 migratzaileri
Janaririk eta urik gabe geratzear daudela ohartarazi du kapitainak, eta migratzaileetako askok mediku baten berehalako beharra dute.
Italiak eta Maltak ateak itxi dizkie zamaontzi batean dauden 52 migratzaileri. Janaririk eta urik gabe geratzear daudela ohartarazi du kapitainak, eta migratzaileetako askok mediku baten berehalako beharra dute.
Lampedusatik (Italia) 30 miliara topatu zuten ostiralean 52 migratzaile zeramatzan patera, Libiatik Europarako bidean, hondoratzear zela. Abisua eman ostean, Libanoko zamaontzi batek erreskatatu zituen, eta, geroztik, lurreratzekoo baimen baten esperoan daude. Italiaren eta Maltaren ezezkoa jaso du Mohammad Shaaban za...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183884/hondartzetan-pilaketarik-ez-izateko-aplikazioak-erabiltzea-gomendatu-dute-gipuzkoako-eta-bizkaiko-aldundiek.htm
Gizartea
Hondartzetan pilaketarik ez izateko, aplikazioak erabiltzea gomendatu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek
Igandean, zazpi hondartza itxi zituzten Gipuzkoan edukiera mugak gainditzeagatik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi du aplikazioak erabiltzea komeni dela halako jende pilaketarik ez sortzeko.
Hondartzetan pilaketarik ez izateko, aplikazioak erabiltzea gomendatu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek. Igandean, zazpi hondartza itxi zituzten Gipuzkoan edukiera mugak gainditzeagatik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi du aplikazioak erabiltzea komeni dela halako jende pilaketarik ez sortzeko.
Koronabirusaren aurkako prebentzio neurri gisa eta hondartzetan jende kopurua kontrolatze aldera, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek martxan jarri dituzte telefonoetarako aplikazioak. Nik hondartzak du izena Gipuzkoako Foru Aldundiak Aztirekin elkarlanean sortutako aplikazioak, eta BizkaiUP aplikazioaren bitartez izan d...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183885/hego-euskal-herriko-herritarren-43k-izan-dute-covid-19a.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko herritarren %4,3k izan dute COVID-19a
Seroprebalentzia azterketaren emaitzen arabera, ia 124.000 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian.
Hego Euskal Herriko herritarren %4,3k izan dute COVID-19a. Seroprebalentzia azterketaren emaitzen arabera, ia 124.000 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian.
Hego Euskal Herriko biztanleen %4,3ri erasan die COVID-19ak. Gaur eman dituzte seroprebalentzia azterketaren emaitzak —egindako hirugarren azterketa izan da—, eta ez dira asko aldatu ekainaren hasieran eta maiatzaren erdialdera eman zituztenen aldean: Hegoaldeko herritarren %4,4 kutsatu zirela iragarri zuten lehen aldi...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183886/pilotu-donostiar-bat-hil-da-helikoptero-istripu-batean-katalunian.htm
Gizartea
Pilotu donostiar bat hil da helikoptero istripu batean, Katalunian
Ezbeharra gaur gertatu da, 12:00 aldera, Lleidan. Istripuan, donostiarrarekin zihoan lankidea ere hil da.
Pilotu donostiar bat hil da helikoptero istripu batean, Katalunian. Ezbeharra gaur gertatu da, 12:00 aldera, Lleidan. Istripuan, donostiarrarekin zihoan lankidea ere hil da.
Pilotu donostiar bat hil da gaur La Vansa i Fornols herrian (Lleida, Katalunia), lankide batekin linea elektrikoak mantentzeko lanak egiten ari zela. Ezbeharra gaurko 12:00 aldera gertatu da, eta istripuan bi lankideak hil dira. Babes Zibilak azaldu duenez, lekuko batek SOS Deiei ohartarazi die helikoptero bat erori de...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183887/macronek-gobernu-berrian-mantenduko-ditu-orain-arteko-ministro-gehienak.htm
Mundua
Macronek gobernu berrian mantenduko ditu orain arteko ministro gehienak
Dupond-Moretti abokatu ezaguna da berrikuntzetako bat. Justizia ministro kargua hartuko du. Hogei ministro izango dira guztira. Horietatik, lau kide dira berriak gobernuan.
Macronek gobernu berrian mantenduko ditu orain arteko ministro gehienak. Dupond-Moretti abokatu ezaguna da berrikuntzetako bat. Justizia ministro kargua hartuko du. Hogei ministro izango dira guztira. Horietatik, lau kide dira berriak gobernuan.
Frantziako Gobernu berria osatuko duten ministroen zerrenda jakinarazi dute, eta hautaketak agerian utzi du Macronek orain arteko gobernu kideen esku utziko dituela aurrerantzean ere ardurarik garrantzitsuenak. Hogei ministrok osatuko dute exekutibo berria –aurreko aldian baino ministro bat gehiago izango da–. Horien a...
2020-7-6
https://www.berria.eus/albisteak/183888/itzaliz-joan-eta-sari-txikia.htm
Kirola
Itzaliz joan, eta sari txikia
Realak bana berdindu du Levanteren aurka. Txuri-urdinek, lehen zatian ondo jokatu arren, ez dute lortu partida ixtea, eta puntu bakarra bildu dute. Reala zazpigarren da sailkapenean, seigarrenarengandik bi puntura.
Itzaliz joan, eta sari txikia. Realak bana berdindu du Levanteren aurka. Txuri-urdinek, lehen zatian ondo jokatu arren, ez dute lortu partida ixtea, eta puntu bakarra bildu dute. Reala zazpigarren da sailkapenean, seigarrenarengandik bi puntura.
Hiruren gose, eta bakarrarekin ase behar. Puntuak biltzen hasita, ez ditu nahi zituenak lortu Realak. Bana berdindu du Levanteren aurkako partidan, eta sari eskasarekin itzuliko da Herrialde Katalanetatik. Txuri-urdinek indartsu hasi dute neurketa, baina itzaliz joan dira, eta lehen zatiko suhartasunak ahaztuta sari es...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183923/euskaltel-espainiako-18-milioi-etxetara-iritsi-ahalko-da.htm
Ekonomia
Euskaltel Espainiako 1,8 milioi etxetara iritsi ahalko da
Orangerekin eginiko akordioari esker, zuntz bidezko estaldura handituko du.
Euskaltel Espainiako 1,8 milioi etxetara iritsi ahalko da. Orangerekin eginiko akordioari esker, zuntz bidezko estaldura handituko du.
Euskaltel taldeak hitzarmena egin du Orangerekin, eta, horri esker, haren zuntza 1,8 milioi etxebizitzara heldu ahal izango da, bistream modalitatean. Frantziako konpainiak Espainian egingo dituen 3 milioi zuntz hedapenetatik gutxienez 1,8 milioi eskuratzeko aukera izango du Euskaltelek. Hedapena 2023a amaitu baino leh...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183925/ordiziako-fokuan-35-pertsona-kutsatu-dira-oraingoz-eta-alkateak-autokonfinatzeko-eskatu-du.htm
Gizartea
Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du
Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek ...
Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du. Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Alkateak "kutsatze komunitario bat" dagoela esan du.Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, ...
Beste hemeretzi positibo baieztatu dituzte gaur Ordizian (Gipuzkoa). Mila PCR baino gehiagoren emaitzak dituzte, eta, aurretik baieztatuta zeuden kasuak kontuan hartuta, 35 pertsona kutsatu dira agerraldian, oraingoz. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman ditu datuok, eta adierazi 1.700 PCR inguru egi...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183926/la-paz-hiriko-fiskalak-laquoterrorismoaraquo-egotzi-dio-evo-morales-presidente-ohiari.htm
Mundua
La Paz hiriko fiskalak «terrorismoa» egotzi dio Evo Morales presidente ohiari
Iazko azaroko grabazio batean oinarritzen da salaketa. Barne Ministerioaren arabera, bertan entzuten zaio Moralesi hainbat hiri itxi eta elikagairik gabe uzteko eskatzen.
La Paz hiriko fiskalak «terrorismoa» egotzi dio Evo Morales presidente ohiari. Iazko azaroko grabazio batean oinarritzen da salaketa. Barne Ministerioaren arabera, bertan entzuten zaio Moralesi hainbat hiri itxi eta elikagairik gabe uzteko eskatzen.
Evo Morales Boliviako presidente ohiak uste du bere aurkako «terrorismo» salaketa «legez kanpokoa» eta «konstituzioaren aurkakoa» dela. La Paz hiriburuko Fiskaltzak aurkeztu du salaketa, Barne Ministerioak zabaldutako grabazio batzuetan oinarrituta. Iturri ofizialen arabera, beste lider indigena batekin hitz egiten ent...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183927/eibarrek-bere-esku-dauka-lehen-mailan-segitzea.htm
Kirola
Eibarrek bere esku dauka Lehen Mailan segitzea
Bart Sevillan galdu arren, sei puntuko aldea dauka jaitsieratik, eta ostegunean, Leganesi irabazten badio, pauso handia emango du helburua lortzeko.
Eibarrek bere esku dauka Lehen Mailan segitzea. Bart Sevillan galdu arren, sei puntuko aldea dauka jaitsieratik, eta ostegunean, Leganesi irabazten badio, pauso handia emango du helburua lortzeko.
Punturik gabe itzuli da bart Eibar Sevillatik. Itxura ona eman du, eta, azkenera, berdintzeko bi aukera garbi izan ditu: Kikeren errematea zutoinak geratu du, eta gero, Dmitrovic atezainarena Ocamposek atera du (argentinarrak atezain bukatu du, Vaclikek min hartu duelako). Aukera horiek ez dira itzuliko, eta joan da Se...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183928/ekainean-behera-egin-du-diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-jaso-dutenen-kopuruak.htm
Ekonomia
Ekainean behera egin du diru sarrerak bermatzeko errenta jaso dutenen kopuruak
Araban, Bizkain eta Gipuzkoan 54.039 laguni eman diete laguntza, maiatzean baino 27 gutxiagori. Lanbideren arabera, «krisiaren ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzean».
Ekainean behera egin du diru sarrerak bermatzeko errenta jaso dutenen kopuruak. Araban, Bizkain eta Gipuzkoan 54.039 laguni eman diete laguntza, maiatzean baino 27 gutxiagori. Lanbideren arabera, «krisiaren ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzean».
Badirudi koronabirusaren krisiaren ondorioak ez direla berehalakoak izango. Ekainean maiatzean baino herritar gutxiagok jaso dute diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina, Lanbideko iturrien arabera, datuek ez dute joera bat erakusten: «Ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langa...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183929/epai-batek-aukera-eman-dio-urdaibairi-2018ko-kontxako-bandera-eskuratzeko.htm
Kirola
Epai batek aukera eman dio Urdaibairi 2018ko Kontxako Bandera eskuratzeko
Bermeoko klubak esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duela lehen jardunaldian jarri zitzaion zigorra ez zela zuzena izan. "Bandera eta sariak eskuratzeko aukera zabalik utzi dizkigu erabaki horrek", adierazi du Urdaibaik. Eneko Goia Donostiako alkateak ez du baztertu epai horren aurkako helegitea aurkeztea.
Epai batek aukera eman dio Urdaibairi 2018ko Kontxako Bandera eskuratzeko. Bermeoko klubak esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duela lehen jardunaldian jarri zitzaion zigorra ez zela zuzena izan. "Bandera eta sariak eskuratzeko aukera zabalik utzi dizkigu erabaki horrek", adierazi du Urdaibaik. Eneko Goia D...
Kontxako Bandera eta eztabaida amaigabeak albiste dira berriz ere. 2018an gertatua baliteke zalantzan egotea. Hala adierazi du Urdaibaik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai baten berri emanez.«Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digu 2018ko Kontxaren deskalifikazioari dagokionez, e...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183930/gasteizko-lehendakaritzaren-egoitza-hustu-dute.htm
Gizartea
Gasteizko Lehendakaritzaren egoitza hustu dute
Kaleko obra batzuek eragindako kearen ondorioz jo du alarmak egoitzan. Prentsaurrekoa arazorik gabe bukatu dute.
Gasteizko Lehendakaritzaren egoitza hustu dute. Kaleko obra batzuek eragindako kearen ondorioz jo du alarmak egoitzan. Prentsaurrekoa arazorik gabe bukatu dute.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eguneko datuei buruzko prentsaurreko ematen ari zela, Gasteizko Lehendakaritzaren egoitza hustu dute. Segurtasun alerta batek jo du egoitzan, eta kazetariak eta bertako langileak kalera atera behar izan dituzte. El Correok jakinarazi duenez, kaleko obra batzuek sortuta...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183931/sexu-eraso-bat-salatu-dute-errigoitin.htm
Gizartea
Sexu eraso bat salatu dute Errigoitin
Udalaren arabera, gizonezko batek sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira bere bikotekide ohiari.
Sexu eraso bat salatu dute Errigoitin. Udalaren arabera, gizonezko batek sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira bere bikotekide ohiari.
Joan den igandean Errigoitin (Bizkaia) gertatutako sexu eraso bat salatzeko, elkarretaratze batera deitu du hango udalak. Gaur dira egitekoak, 20:00etan. Udalaren arabera, erasoa joan den igandean gertatu zen. Emakumezko bat bere alabaren bila joan zen bikotekide ohiaren etxera, eta hark sulfatatzeko likidoa bota zion ...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183932/jaurlaritzak-154-milioi-jarriko-ditu-aldi-baterako-erregulazioak-osatzeko.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu aldi baterako erregulazioak osatzeko
Soldata txikienak dituzten langileek hilean 100 eta 150 euro artean jasoko dituzte. Uztailaren 1etik irailaren 30era arteko erregulazioei eragingo die
Jaurlaritzak 15,4 milioi jarriko ditu aldi baterako erregulazioak osatzeko. Soldata txikienak dituzten langileek hilean 100 eta 150 euro artean jasoko dituzte. Uztailaren 1etik irailaren 30era arteko erregulazioei eragingo die
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du 15,4 milioi euro jartzea enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean dauden langileen soldatak osatzeko: hilean 150 euro gehienez. Uztailaren 1etik irailaren 30era arteko erregulazioei eragingo die. Osagarri horren helburua da aldi baterako erreg...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183933/nagore-laffage-oroitu-dute-iruntildeean.htm
Gizartea
Nagore Laffage oroitu dute Iruñean
12 urte beteko dira gaur Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela. 2018tik aske dago baldintzapean.
Nagore Laffage oroitu dute Iruñean. 12 urte beteko dira gaur Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela. 2018tik aske dago baldintzapean.
Uztailaren 7ak ez du bakarrik besta itxura Iruñean. Aldarrikapena ere bada. Hamabi urte beteko dira gaur Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela, eta, aurten bestarik ez den arren, Laffage oroitu eta omenaldia egin diote. Eguerdiko ordu batean izan da ekitaldia, Iruñeko Vinculo plazan, Nagore Ez zaitugu ahazten, ...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183934/jaurlaritzak-350000-euro-emango-dizkio-itsas-salbamendu-humanitarioari.htm
Gizartea
Jaurlaritzak 350.000 euro emango dizkio Itsas Salbamendu Humanitarioari
Gobernu Kontseiluaren arabera, laguntza hori emango diote Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan pertsonen bizitzak "zaintzeko helburuarekin".
Jaurlaritzak 350.000 euro emango dizkio Itsas Salbamendu Humanitarioari. Gobernu Kontseiluaren arabera, laguntza hori emango diote Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan pertsonen bizitzak "zaintzeko helburuarekin".
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak erabaki du Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeari 350.000 euroko diru laguntza ematea, GKE gobernuz kanpoko erakunde horren Aita Mari ontziak aurrera jarrai dezan Mediterraneo itsasoan pertsonen bizitzak «zaintzeko helburuarekin», eta «giza eskubideen defentsa sustatzen». Go...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183935/osakidetzan-egindako-murrizketak-salatu-ditu-eh-bilduk.htm
Politika
Osakidetzan egindako murrizketak salatu ditu EH Bilduk
Rebeka Uberak esan du «osasun publikoan inbertitzeko» garaia dela
Osakidetzan egindako murrizketak salatu ditu EH Bilduk. Rebeka Uberak esan du «osasun publikoan inbertitzeko» garaia dela
Gasteizko Txagorritxu ospitalearen aurrera eraman du EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia, osasungintzaz eta COVID-19aren pandemiak azaleratutako arazoez berba egiteko. Bizkaiko zerrendaburu Jasone Agirrek gogora ekarri ditu osasungintzako langileek egindako lana, bai eta alarma egoeraren garaian pairatu behar iz...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183936/zezenketarik-gabeko-sanferminak-ospatu-dituzte-irunean.htm
Bizigiro
Zezenketarik gabeko sanferminak ospatu dituzte Iruñean
Urtero bezala, Anima Naturalis eta Peta taldeko kideak bildu dira Iruñean. Bi taldeek ospatu egin dute aurtengo sanferminetan zezenketarik ez dela egongo.
Zezenketarik gabeko sanferminak ospatu dituzte Iruñean. Urtero bezala, Anima Naturalis eta Peta taldeko kideak bildu dira Iruñean. Bi taldeek ospatu egin dute aurtengo sanferminetan zezenketarik ez dela egongo.
Anima Naturalis eta Peta elkarteetako kideak bildu dira Iruñean gaur, sanferminetako entzierro eta zezenketen kontra protestatzeko. Hala ere, gaurko protesta koloretsua izan da, aurtengo festetan zezenketarik ez dela egongo ospatu baitute. Zezen plazaren ondoan elkartu dira eta, «animalientzako tratu txarrik gabeko nor...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183937/adegi-prest-dago-laquoedozeri-buruzraquo-hitz-egiteko-sindikatuek-laquogatazkaraquo-alboratuz-gero.htm
Ekonomia
Adegi prest dago «edozeri buruz» hitz egiteko, sindikatuek «gatazka» alboratuz gero
Patronalaren esanetan, metalgintzako hitzarmen berriak «enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatu» behar ditu. ELAk salatu duenez, Adegik «gehiegizkotzat» jo ditu sindikatuen eskaera gehienak, baina «urrats» batzuk egin ditu.
Adegi prest dago «edozeri buruz» hitz egiteko, sindikatuek «gatazka» alboratuz gero. Patronalaren esanetan, metalgintzako hitzarmen berriak «enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatu» behar ditu. ELAk salatu duenez, Adegik «gehiegizkotzat» jo ditu sindikatuen eskaera gehienak, baina «urrats» batzuk egin ditu.
Adegi Gipuzkoako patronalak baldintza bat jarri die sindikatuei, Gipuzkoako metalaren hitzarmenaren negoziazio «eraikitzailea» izan dadin: elkarrizketek iraun bitartean «gatazka» oro gelditzeko. Patronalak eta sindikatuek Gipuzkoako metalaren hitzarmenaren negoziazioari heldu diote berriro, COVID-19aren alarma egoera ...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183938/ekonomia-are-okerrago-ibiliko-dela-uste-du-europako-batzordeak.htm
Ekonomia
Ekonomia are okerrago ibiliko dela uste du Europako Batzordeak
Batzordeak okertu egin ditu hazkunde ekonomikoaz maiatzean egindako aurreikuspenak, konfinamenduetatik ateratzeko prozesuak uste baino mailakatuagoak izan direlako. Aurreko iragarpenean esan zuen Europako Batasuneko ekonomia %7,4 eroriko zela aurten; orain, %8,2 amilduko dela uste du.
Ekonomia are okerrago ibiliko dela uste du Europako Batzordeak. Batzordeak okertu egin ditu hazkunde ekonomikoaz maiatzean egindako aurreikuspenak, konfinamenduetatik ateratzeko prozesuak uste baino mailakatuagoak izan direlako. Aurreko iragarpenean esan zuen Europako Batasuneko ekonomia %7,4 eroriko zela aurten; orain...
Aurrez uste baino erorialdi handiagoa eta suspertze txikiagoa. Europako Batzordeak panorama beltza marraztu du ekonomiaren bilakaerari buruzko bere udako aurreikuspenetan, udaberrian egindako iragarpenak are gehiago ilunduz. Europako Batasuneko ekonomia aurten %8,3 amilduko dela dio —%7,4ko erorikoa iragarri zuen udabe...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183939/elkarretaratzea-egin-dute-bilbon-ertzaintzak-itxialdian-izandako-laquojarrera-arrazistakraquo-salatzeko.htm
Gizartea
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Ertzaintzak itxialdian izandako «jarrera arrazistak» salatzeko
Ertzaintzak salaketa jarri dio San Frantzisko auzoan jazarritako mutilari, eta gaur deklaratu du Justizia Jauregian. Mutilaren amak, berriz, salaketa jarri dio Ertzaintzari
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Ertzaintzak itxialdian izandako «jarrera arrazistak» salatzeko. Ertzaintzak salaketa jarri dio San Frantzisko auzoan jazarritako mutilari, eta gaur deklaratu du Justizia Jauregian. Mutilaren amak, berriz, salaketa jarri dio Ertzaintzari
M29ko batzordeak elkarretaratzea egin du gaur Bilboko Justizia Jauregian. Erasoen ondorioz sortutako M29 batzordeak deitu du elkarretaratzera, Poliziaren «arrazakeria» salatzeko, eta pertsona migratzaile eta arrazializatuak «kriminalizatzeko» duten joera «sistematikoa» gaitzesteko. Poliziaren erasoak pairatu zituen mu...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183940/euskararen-aldeko-politikak-egiten-segituko-duela-adierazi-du-maider-arostegik.htm
Politika
Euskararen aldeko politikak egiten segituko duela adierazi du Maider Arostegik
Miarritzeko auzapez berriak heldu den sei urteko kargualdian izanen dituen hamahiru auzapezordeak aurkeztu ditu. Euskararen aldeko baliabideak mantenduko dituela erran du.
Euskararen aldeko politikak egiten segituko duela adierazi du Maider Arostegik. Miarritzeko auzapez berriak heldu den sei urteko kargualdian izanen dituen hamahiru auzapezordeak aurkeztu ditu. Euskararen aldeko baliabideak mantenduko dituela erran du.
Maider Arostegi Miarritzeko (Lapurdi) auzapez berriak prentsaurrekoa egin du goizean, ondoko sei urteetan hiria gidatuko duen udal taldea aurkezteko. Hamahiru auzapezorde izanen ditu inguruan. Lehena Adrien Boudousse izanen da, politikari hasiberri bat: gizarte politika izanen da haren ardura. Euskararen aldeko hizkunt...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183941/hirugarren-gradua-eman-diete-hiru-presori.htm
Politika
Hirugarren gradua eman diete hiru presori
Sebastian Etxaniz euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da —75 urte—, Txus Martin Hernandok bi gaitz larri eta sendaezinak ditu, eta Oier Urrutiari baimenak ukatu izan dizkiote, Euskal Herritik kanpo zutelako preso.
Hirugarren gradua eman diete hiru presori. Sebastian Etxaniz euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da —75 urte—, Txus Martin Hernandok bi gaitz larri eta sendaezinak ditu, eta Oier Urrutiari baimenak ukatu izan dizkiote, Euskal Herritik kanpo zutelako preso.
Sebastian Etxaniz 2002. urtetik eduki dute espetxean, eta euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da, 75 urte baititu. Presoen aldeko taldeek askotan salatu dute hirugarren gradua ukatu diotela orain arte, baimenik ez baitu eduki, eta baimenak ukatu izan dizkiote, hirugarren graduan ez zegoela argudiatuta. Txus M...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183942/emakume-bat-zauritu-dute-eibarren.htm
Gizartea
Emakume bat zauritu dute Eibarren
Ez dute esan zergatik egin dioten eraso. Labana hankan sartu diote.
Emakume bat zauritu dute Eibarren. Ez dute esan zergatik egin dioten eraso. Labana hankan sartu diote.
Aizto batekin eraso diote emakume bati Eibarren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak zabaldu duenez. Gaur 15:40 aldera jazo da, Sostoatarren kalean. Hankan zauritu dute emakumea, eta erietxera eraman dute. Oraingoz ez dago informazio gehiagorik.
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183943/hizkuntzagatik-inoiz-baino-intzidentzia-gutxiago-jaso-ditu-elebidek.htm
Gizartea
Hizkuntzagatik inoiz baino intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek
Hizkuntza eskubideen arloko intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek 2019an, baina EAEko administrazio orokorrari jarritako kexek gora egin dute.
Hizkuntzagatik inoiz baino intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek. Hizkuntza eskubideen arloko intzidentzia gutxiago jaso ditu Elebidek 2019an, baina EAEko administrazio orokorrari jarritako kexek gora egin dute.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak gaurko Gobernu Kontseiluan aurkeztu du Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuaren 2019ko memoria. Horren arabera, hizkuntza eskubideen inguruko 194 intzidentzia erregistratu ziren iaz, 2018an baino 51 gutxiago. 2007an sortu zen Elebide, herritarrei ...
2020-7-7
https://www.berria.eus/albisteak/183944/zubietako-erraustegiko-isurketaren-diligentziak-epaileari-bidali-dizkio-fiskaltzak.htm
Gizartea
Zubietako erraustegiko isurketaren diligentziak epaileari bidali dizkio fiskaltzak
Anerreka ingurumen elkarteak, Zubieta Lantzen kultur eta kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak salatu zuten isurketa. Orain, herri akusazio gisa aurkezteko aukera aztertzen ari dira.
Zubietako erraustegiko isurketaren diligentziak epaileari bidali dizkio fiskaltzak. Anerreka ingurumen elkarteak, Zubieta Lantzen kultur eta kirol elkarteak eta Eguzki talde ekologistak salatu zuten isurketa. Orain, herri akusazio gisa aurkezteko aukera aztertzen ari dira.
Joan den maiatzaren 7an, Zubietako erraustegitik Arkaitzerreka errekara isurketa kutsagarri bat egin zen. Hasieran, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta haren buru Jose Ignacio Asensiok ukatu egin zuten gertaera; baina handik egun gutxira aitortu zuten amoniako isurketa bat gertatu zela Arkaitzerrekara. Hala ere...